XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INFERNUKO GAUA

Pozoin trago galanta irentsi dut.

- Izan bedi hiru aldiz benedikatua arribatu zaidan kontseilua!

- Sabela erretzen daukat.

Pozoinaren bortxak nire menbroak bihurritzen ditu, desitxuratzen nau, lurrera jaurtitzen.

Gosez hilko naiz, itotzear nago, ezin dut oihu egin.

Infernua da, betirako oinazea!

Begira nola suak indarra hartzen duen!

Erretzen nago behar bezala.

Ekiok, demonio!

Ontasun eta zorionera bihurtzea begistatu nuen, salbazioa.

Ikuskizuna deskriba dezaket agian, baina infernuko aireak ez du gorasarrerik jasaten!

Dena zen anehunka gizakume xarmant, kontzertu espiritual xuabea, indarra eta bakea, anbizio zindoak, zer dakita?

Anbizio zindoak!

Eta hau bizitza baldin bada oraindik!

- Damnazio eternala baldin bada!

Bere burua mutilatu nahi duen gizona ondo damnaturik dago, ez da?

Infernuan nagoela uste dut, beraz han nago.

Horrela dio kateximak.

Nire bataioaren esklabu naiz.